XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
KULTURA Amaia Zubiriak mintzaldi bat eskainiko du gaur IruñeanP.P. Iruñea
Amaia Zubiria abeslariak
Emakumea eta politika izenburuko mintzaldia eskainiko du gaur, arratsaldeko 7,30etan, Iruñeko Hizkuntza Eskolan.Batez ere Txomin Artolarekin batera egindako lanari esker ezaguna den kantariak bere esperientzia pertsonala azalduko du.
Izan ere, Zubiria garai batean protesta-kantugintza deitzen zitzaion mugimenduan parte hartu izana baita.
Abeslariak emakumea politikan sartzearen egokitasunaz hitzeginen du.
Ekitaldi hau Nafarroako Ateneoak eta Iruñeko Udalak elkarlanean antolatu duen euskarazko hitzaldi zikloaren barruan kokatzen da.
Txotxongilo Salestarren aretoanIruñeko Udalaren eskutik ere, Txotxongilo talde donostiarrak
Txotxongilo bi saio eskainiko ditu, bata arratsaldeko 5etan eta bestea arratseko 6,30etan.
Oraingo ikuskizun honetan Manolo Gomez eta Encarni Genua taldeko kideek euskal haur literaturaren klasiko bat hautatu dute beren panpinen bitartez taularatzeko.
Hau euskaldun anitzek ederki ezagutzen dute
Horrez landa, istorioan agertzen diren kantuak ere argitaratuta daude.
Ohi den bezala, sarrerak 100 pezetatan salgai izanen dira